Ezagutu Arabako erromanikoa

Ezagutu Arabako erromanikoa

Gasteiz

Gasteiz

Ekialdetik iristen da Done Jakue Bidea Gasteizera, Arabako Lautada zeharkatu eta Argandoña, Askartza eta Arkaia bezalako landagune txikietatik igaro ondoren. Elorriagatik, hirian sartu eta Erdi Aroko hirigunea zeharkatzen du, bere ondare historikoa ezagutzeko gonbidapena eginez ibiltariari. Jauregi errenazentistak eta Santa Maria katedrala dira azpimarratzekoak ondare horretan.

Bideak, gero, udalerriaren mendebalderantz egiten du, Armentiako San Prudentzio basilikaraino. Bertako erromanikoaren agerkari nagusietakoa da basilika hori, eta garrantzi berezia du lurraldeko Done Jakueren tradizioan.

Estibalizko Andre Mariaren Santutegia, Gasteiztik oso gertu hego-ekialdean, da Arabako erromanikoa ulertzeko funtsezko beste kokaleku bat.

Gaia

Ondare historikoa
Donejakue Bidea
Ibilbideak

Gomendatua...

Taldea

Tipologia

Mendia
Hiria

Irisgarritasuna

Partziala
Cargando mapa...

Lotu beste esperientzia batzuekin

Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Ezagutu Arabako Errioxako ardoak Gasteizen. Upategietatik bertatik bertara egoteak ardo bikainaren berme bihurtzen du edozein taberna eta jatetxe.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.