
Ezagutu Euskadi

Ezagutu Euskadi
Hemen hasten da Euskadi ezagutzeko modurik onena.
Hirietako abangoardismotik kostaldeko herrien patxadara, turismo-proposamen honek Euskadiren mamia dastatzeko aukera ematen du. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Zarautz hiriak, eta Bidasoa ibaiaren bokaleko bi herri nagusiak, Hondarribia eta Irun, Txingudiko badia ederrean, ditugu Destinos Euskadi elkargoko kideak. Lurralde magiko bateko gune enblematikoak dira, eta bidaiariari harrera egiteko elkartu dira, besoak zabalik, eta beren historia, natura eta kultura ezagutzeko gonbita egiten diote. Eta hori guztia, bertako enogastronomia paregabearekin onduta.
Esploratu eta txundituko zara. Euskadi zain duzu.