Zarautz
Zarautz
Zarautz bere erritmoarekin bizi da, inguruan dituen bere mendi eta itsasora egokituta. Surfaren erreferente den hondartzak markatzen du eguneko edozein ordutan itsas pasealekua topagune bihurtzen duen herri ireki eta biziaren erritmoa.
Olatuetatik harago, hirigune historikoak bere senari eusten dio, merkatuak bertako giroa gordetzen du, eta txakolin-mahastiek kostaldera begiratzen dute paisaia berezia marraztuz. Bere tradizioez, hizkuntzaz eta itsasoari estu lotutako bizimoduaz harro, Zarautzek turismo arduratsu eta jasangarriaren aldeko apustua egiten du, familian gozatzeko eta jomuga erritmo patxadatsuan ezagutzeko ingurune paregabea eskainiz, herriaren ezaugarri den izaera abegitsua bisitatzen dutenekin partekatuz.
Gozatu gure esperientziez
Ikusi Zarautz helmugako esperientzia guztiakEzagutu ezazu Zarauzko argazkigintzaren eta zinemaren historia, irudi-zaleentzako erakusketen eta kultura-esperientzien bidez.
Zoaz Vista Alegre parkeraino: oasi berde bat da Zarautzen, kostaldera begira jarrita, historiaz beteriko ingurune lasai batean.
Arte garaikidea itsasoaren aurrean, kostaldeko ibilbide paregabean.