Hondarribiko hirigune historikoaren sekretuak
Hondarribia eta Irun
Hondarribiko alde zaharra da bertako kultura gastronomikoaren bihotza, eta tradizioa eta sormena ageri dira hango mostradore bakoitzean. Harzolazko kaleak eta bizitasunez beteriko plazak ditu, eta taberna eta ostatuetan pintxoak dira protagonista nagusiak. Errezeta klasikoetatik hasi eta bertako produktuekin egindako proposamen berritzaileetaraino, mokadu bakoitza esperientzia desberdin eta harrigarria da.
San Pedro kalea da denetan nabariena, bere giro animatuari eta terrazei esker, Txingudiko Badiara begira jarrita bertako pintxoak dastatzeko leku ezin hobea bihurtzen baita. Hala, Honbarribiko alde zaharrean jan baino gehiago pintxoaren benetako kultura bizi egiten da, zaporea, historia eta bertako giroa elkartzen direnean.
Gaia
Pintxoak
Arabako Errioxako ardoa eta txakolina
Ondare historikoa
Gomendatua...
Bikotea
Taldea
Familia
Adinekoak
Tipologia
Hiria
Irisgarritasuna
Partziala
Cargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Dastatu bertako txakolina Jaizkibelera begira jarrita dauden mahasti artean, itsasoaren eta mendiaren arteko ingurune paregabean.
Bizi ezazu txotxaren errituala Irunen, sagardo naturala eta ehun urtetik gorako tradizioa inguru historiko paregabean gozatzen baitira han.
Ezagutu Azoka, bertako produktu freskoen eta artisau-lanen merkatua, Hondarribiko aberastasun gastronomikoa islatzen duena.