Lehorreko hondartzak bandera urdinarekin
Gasteiz
Gasteiztik 15kilometrora dagoen Uribarri-Ganboako urtegia “lehorreko itsaso” bat da, ura, natura eta aisialdia uztartzen dituen ingurune ederrean. Bandera urdinaren aintzatespena duten bi hondartza ditu: Landa eta Garaio.
Bainuaz gain, ur-ertzeko txangoak, urtegia inguratzen duten bidezidorretatik bizikletaz egiteko ibilbideak, egokitutako eremuetan piknikak, eta handik hurbil dagoen Mendixur Parke Ornitologikoa bezalako espazioetan hegaztiak eta paisaia behatzea gomendatzen dizkizugu. Ur-kirolak atsegin badituzu, bi klub nautikoetara ere hurbil zaitezke.
Arratsean, urtegi gaineko ilunabarrak argi leun eta epelez biltzen du guztia. Hemen sentitzen dena oso ondo laburbiltzen duen une berezia da: lasaitasuna, espazioa eta natura.
Urtegiraino autoz joan liteke, eta udaldi osoan autobus zerbitzu erregularra ere badago Gasteiz eta Garaioko Parkearen artean.