Arte Ederrak Augustin Zulueta jauregian

Arte Ederrak Augustin Zulueta jauregian

Gasteiz

Gasteiz

Augustin Zulueta jauregian dago museoa, Bidezidorreko pasealekuan. 1912an eraiki zen, luxuzko bizilekua izateko, eta Gasteizko familia aberatsenen estilora eta bizimodura bidaiatzeko gonbita egiten dizu eraikinak. Julian Apraiz eta Javier de Luque, Katedral Berriaren arkitektoek diseinatu zuten, eta haren fatxada eklektikoak barrokoa, erromanikoa eta elementu neoklasikoak uztartzen ditu.

Barruan, atartetik paseatu, egur landuzko eskailera ikusgarritik igo eta museoko bilduma iraunkorra beha dezakezu; XVIII. eta XIX. mendeetako lanak, 1850etik 1950era bitarteko euskal artea eta Pradoko Museoko gordailuetako piezak dituzu bertan. Lorategietan ematen zaio amaiera ibilbideari, sahatsez, eskalinataz eta eskulturaz inguratuta, artea eta natura sentipen kultural eta sentsorial ahaztezin bihurtzen direla.

Gaia

Museoak eta kultura-zentroak
Ondare historikoa
Pasealekuak
Lorategiak

Gomendatua...

Bikotea
Taldea
Familia
Adinekoak

Tipologia

Hiria

Irisgarritasuna

Osoa

Ordutegiak

Urte osoan zabalik (astelehenetan itxita)

Cargando mapa...

Lotu beste esperientzia batzuekin

Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Ezagutu Arabako Errioxako ardoak Gasteizen. Upategietatik bertatik bertara egoteak ardo bikainaren berme bihurtzen du edozein taberna eta jatetxe.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.