Aquariuma
Donostia
Donostiako Aquariumak akuarioak eta Euskadiko itsas historiaren balioa erakusten duen museo ozeanografikoa elkartzen ditu. Ondare-piezen eta maketen bidez, hiriaren arrantzale-iragana, nabigatzaileen sekulako espedizioak eta ontzigintzaren bilakaera azaltzen ditu. Kantauri-Atlantiko aldeari eta ekosistema tropikalei eskainitako hogeita hamar akuario baino gehiagorekin osatzen da bisita. Haien artean, Ozeanarioa da gogoangarria: 360º-ko tunel batek zeharkatzen du, eta espezie atlantikoak, kantauriarrak eta hainbat zezen-marrazo ikusten dira.
Dibulgazioa, ondarea eta natura uztartzen dituen gunea da, paregabea itsasora ikuspegi guztietatik hurbildu nahi dutenentzat.
Gaia
Museoak eta kultura-zentroak
Gomendatua...
Taldea
Familia
Tipologia
Hiria
Irisgarritasuna
Osoa
Ordutegiak
Urte osoan zabalik
Informazio gehiago
www.aquariumss.comCargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Ezagutu pintxoaren kultura Donostian. Tradizioak, bertako produktuak eta sormenak aparteko sentipen gastronomikoa bihurtzen dute mostradore bakoitza.
Ezagutu ezazu txakolinaren freskotasuna, Kantauri Itsasoaren altzoan jaiotzen den ardoarena, Donostiako gastronomiaren bidelagun paregabea.
Bizi ezazu euskal sagardoaren tradizioa Donostiatik gertu dauden sagardotegietan, eta goza ezazu txotxa, plater tradizional eta jai-giroko benetako erritualekin.