Itsas zaporeko topa
Donostia
Euskal Herria ondoen definitzen duen ardoetako bat da txakolina, Donostiako kultura gastronomikoaren funtsezko osagaia izateaz gain. Arina, usaintsua eta garraztasun puntu freskagarri batekin, ardo honek ederki islatzen du Kantauriko itsasoaren eragina.
Euskal kostaldetik gertu dauden mahastietan sortzen da batez ere, bereziki Getarian, itsasoari begira hazten diren mahastietan. Inguru paregabe horrek hain berezkoa duen freskotasuna eta bere ukitu minerala ematen dio ardoari.
Hala, txakolinarekin topa egitea bertako nortasuna dastatzea da: pintxoak, arrainak eta itsaskiak laguntzeko modu ezin hobea. Gainera, kostaldeko upategiak eta mahastiak bisitatzeak ardoa egitekoprozesua, ardo berezi horri bizia ematen dion paisaia, eta tradizio hori nola mantentzen den bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du.