Merkatutik mahaira
Bilbo
Azokak beti izan dira Bizkaiko historiari eta gastronomiari lotutako topaguneak, bertan bizi direnentzat, zein hura bisitatzera etortzen direnentzat. Halakoen artean gogoangarria da Erriberako Merkatua, Bilboko Itsasadarraren ondo-ondoan kokatua eta hiribilduko merkataritza-erreferentzia handienetakoa dela esan litekeena. 1990ean Udal Hornidura Merkatu osoenaren Guinness aintzatespena lortu zuen.
Bertako ekoizleek aukeratutako itsasoko eta lehorreko produktuak batzen dituzte hango saltokiek, kalitatea, freskotasuna eta tradizioa egungo proposamen gastronomikoekin uztartuz. Merkatu tradizionalaz gain, gastrotaberna eta sukaldaritza-eskolarekin osatzen du bere eskaintza Erriberako merkatuak. Hala, Bilbo erdi-erdian dagoen gune enblematiko hori euskal gastronomia ezagutzeko eta gozatzeko topagune bihurtu da.