Athletic Club museoa
Bilbo
Munduko futbol talde gogoangarri eta tradizio handiena dutenetako baten historia ezagutzeko gonbita egiten du Athletic Club Museoak. “Katedrala” izengoitia duen San Mames ikusgarrian dago, eta mende bat baino gehiagoko grina zuri-gorriaren ibilbidea egiten du museoak objektu historikoen, kamiseten, garaikurren, ikus-entzunezko materialaren eta espazio interaktiboen bitartez.
Bilborekin eta Bizkaiarekin lotura trinkoa duen Athletic Cluben sena eta nortasun berezia eta bere kirol historiako unerik garrantzitsuenak ere ezagutzeko aukera ematen du bisitak. Museo-ibilbideaz gain, bisita gidatuak eskaintzen ditu estadioan, eremu esklusiboetara joan ahal izateko, esate baterako, joko-zelaira, aldageletara edo prentsa-aretora. Ezinbesteko esperientzia futbola, kirola eta Bilboko kultura maite dutenentzat.