Pantxineta, sentsazioen kontrastea
Donostia
Donostiako gozogintza da hiriaren beste erakargarri gastronomiko handietako bat. Haren berezitasunen artean, hirian tipikoa den pantxineta, krema suabez betetako hostore urrekara almendraduna, aparta da.
XX. mendearen hasieran sortu zen Otaegiren gozoki-lantegian, eta hamarkadaz hamarkada pantxinetaren soiltasunak bertakoak eta bisitariak liluratu ditu. Postre delikatua da, baina nortasuna duena, eta berezi-berezia egiten duten bi testura eta zaporeen oreka batzen du.
Donostiako gozotegi tradizionalek proposamen berritzaileagoak ere badituzte gaur egun, baina bizirik eusten diote errezeta tradizional honi, maitekiro landuz eta haren jatorrizko espiritua errespetatzen duten bertsioak eskainiz.
Postre hori dastatzea hiriko edozein ibilbide gastronomikori amaiera emateko modurik aproposena da.