Tradizioa eta abangoardia
Bilbo
Mendeak igaro ahala tradizioa, izaera industriala eta arkitektura garaikidea uztartzen jakin duen hiriaren bilakaera islatzen du Bilboko ondare historikoak. Merkataritzako eta portuko hiribildu gisa sortu zenetik hiri-eraldaketara arte, bere historiaren etapa bakoitza kontatzen duten espazioak eta eraikinak gordetzen ditu Bilbok.
Bilboko Alde Zaharrean, Zazpi Kaleen Erdi Aroko trazadurak leku ikusgarrienetako batzuk biltzen ditu, esaterako, Santiago katedrala, Plaza Barria edo Erriberako merkatua. Itsasadarraren ertzean elkartuta bizi dira antzinako industria-espazioak eta ikono arkitektonikoak, hala nola Guggenheim Bilbao Museoa, hiriaren berrikuntzaren sinboloa.
Zubi, jauregi, merkatu eta eraikin historikoek iraganak eta orainak etengabe solasean diharduten hiria bihurtzen dute Bilbo, bere sena eta eraldatzeko gaitasuna erakutsiz.