10 egun, lurraldea eta aniztasuna bidaiaren oinatz bihurtuta

10 egun, lurraldea eta aniztasuna bidaiaren oinatz bihurtuta

 Zarautz + Donostia + Hondarribia eta Irun + Gasteiz + Bilbo

Hamar egun Euskadin zehar ibiltzeko, bertako paisaien aniztasuna, kultura eta bizitzeko modua ezagutuz. Hiri girotik mahastietara, euskal kostaldeko toki enblematikoetatik bide historikoetara, ibilbide honek hiriak, txokoak  eta paisaiak lotzen ditu, haietan historia, gastronomia eta natura pausu bakoitzean gozatzen baitira.

1. EGUNA: ZARAUTZ, kostalde irekia eta Kantauri-ertzeko bideak

Zarautz euskal kostaldeko herria da, urte osoan goza daiteke. Hondartza zabala du, Euskadiko luzeena; eta itsasoa, natura eta aisialdia uztartzen dituenez, paraje ezin hobea da familiarekin gozatzeko. Itsasoaren ondoan, aire zabaleko eskulturen artean paseatzeak eta euskal kostaldeko txoko hau surfaren nazioarteko erreferente bihurtu duten olatuen indarra sentitzea ahalbidetzen du. Bide batez, Getaria, Orio eta Zumaia bezalako herriekin lotzen duen kostaldeko ibilbide ikusgarriaren panoramika paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Bertako gastronomiaren bidez dastatzen da lurraldearen esentzia. Bertako taberna eta terrazetan ibil zaitez, dastatu pintxoak itsasoari begira dauden mahastietan jaiotzen den ardo zuria, kostalde honen identitatearen parte den txakolinaren kopa batekin.

Itsasoa eta natura bat egiten duten ingurune paregabe honetan, erlaxatzeko eta arnasa sakon hartzeko aukera izango duzu. Ibili babestutako dunen sistema ikusgarria zeharkatzen duen pasabidean, galdu zaitez mahastien eta kostaldeko bidexken artean, edo ezagutu Eraztun Berde Urdina, Zarauzko altxorrik jatorren eta ustekabekoenetako bat.

Senti ezazu harea eta olatuen dunbotsa Zarauzko hondartzan, kirola, paseoa eta itsasoaren aurrean topaketak egiteko urte osoan zabalik dagoen espazio irekia baita.
Arte garaikidea itsasoaren aurrean, kostaldeko ibilbide paregabean.
Ezagutu ezazu Zarauzko hirigune historikoa bertako pintxoen bidez: tradizioa, sormena eta tokiko zaporeak giro paregabean.
Itsasoaren, parkeen eta hezeguneen artean oinezko ibilbidea, kostaldearen ikuspegi paregabeekin.
Cargando mapa...

2. ETA 3. EGUNA: DONOSTIA, kultura kantauriarra eta itsasbazterreko bizimodua

Donostian itsasoa bizi-bizirik dago sentipen bakoitzean. Ibil zaitez Kontxako badian barrena, paseatu bertako hiri-hondartzen ertzean, eta murgildu bizitzaz betetako auzoetan. Osa ezazu bisitaldia San Telmo Museoan eta Aquariumean; edo esplora ezazu hiria, bere identitate itsastarra, kulturala eta berritzailea erakusten duten gaikako ibilbideen bitartez.

Dastatu Donostia bere gastronomia ezagunaren bidez. Ekin pintxoaren tradizioari bertako taberna eta ostatuetan, eta dastatu hiria nazioarteko erreferentzia bihurtu duen sukaldaritza. Halakoen artean, gilda gailentzen da, hiriko pintxorik adierazgarriena eta Donostiako kultura gastronomikoaren sinboloa.

Badiaren erdian dagoen Santa Klara uharteak eta Igeldo menditik dauden bistek, paisaia eta hiriak itsasoarekin duen harreman estua miresteko panoramika ikusgarriak eskaintzen dituzte. Donostia patxadaz paseatzeko, momentuak partekatzeko hiria da, txoko bakoitzean harrituta utziko zaituen hiria.

Ezagutu pintxoaren kultura Donostian. Tradizioak, bertako produktuak eta sormenak aparteko sentipen gastronomikoa bihurtzen dute mostradore bakoitza.
Murgil zaitez itsas munduan: akuarioak, 360º-ko tunela eta Kantauri itsasoaren historia eta hango bizimodua erakusten duen museoa duzu Donostiaren bihotzean.
Ezagutu hiriko hiru hondartza enblematikoak: urre-koloreko harea, jarduerak eta ikuspegi paregabeak.
Cristina Enea parkea: paseatzeko eta deskonektatzeko oasi berde bikaina da.
Ezagutu hiria historia, artea, natura, industria eta Donostiako emakumeen bizimodua lotzen dituzten lau ibilbide paregabeen bidez.
Cargando mapa...

4. ETA 5. EGUNA: HONDARRIBIA-IRUN, muga, bidea eta nortasun partekatua

Gure ibilbideak Hondarribian eta Irunen jarraitu behar du, itsasoak, mugak eta bidaiari eta erromesen iraganbide historikoak lotzen dituen bi lekutan. Zeharka itzazu Hondarribiako alde zaharra eta harresiak, eta murgil zaitez La Marina auzotik ibili eta itsasora zabalik dagoen herri honetako marinel-giroan.

Jarrai ezazu Bidasoaren ibilgua, eta ezagutu natura eta historia eskutik doazen lurraldea. Miatu estuarioa eta Txingudiko badia, hegazti ugariren babeslekua, eta barneratu Irungo iragan erromatarrean, Oiasso Museoan. Euskadiko berezienetakoa den txokolatearen tradizioa ere ez galdu.

Esperientzia osatzeko, bidezidor, parke eta begiratokiak zeharka itzazu, San Martzialgoa, esaterako. Bertatik Txingudiko badiaren panoramika ikusgarria izango duzu. Itsasoaren, mendiaren, kulturaren eta naturaren artean, Hondarribiak eta Irunek lurraldearen aniztasuna ezagutzeko amaiera ezin hobea eskaintzen dute.

Ezagutu ezazu Hondarribiaren historia eta ondarea: hirigune historikoa, harresiak eta La Marina auzoa zeharkatzeko abiapuntua.
Behatu hainbat hegazti-espezie Txingudiko estuarioan, Bidasoako biodibertsitatea erakusten duten padura eta urmaeletan.
Txokolate usaina dario Iruni: ezagutu txokolatearen hiri nagusia, 150 urtetik gorako tradizioa duena.
Ezagutu ezazu Irun erromatarraren historia Oiasso Museoan: aztarna arkeologikoak, termak eta meategiak, mendeetako historiaren berri ematen dutenak Bidasoa ibarrean.
Cargando mapa...

6. ETA 7. EGUNA: GASTEIZ, historia eta natura orekan

Gasteizen oinez zabiltzala historia erakusten duen hiri gisa agertzen da bidaiariaren aurrea. Ibil zaitez Erdi Aroko Almendrako kaleetan barrena, mirets itzazu jauregi errenazentistak, jarrai ezazu harresi zaharraren trazadura, eta ezagutu ezazu Santa Maria katedrala, “Obretan eta irekita” ekimenari esker, ondarea zaharberritzeko Europa mailako proiektu berezi eta sarituenetako bat gertutik ezagutu ahal izateko.

Murgil zaitez bertako plaza eta kaleetako giro lasaian, gozatu Zabalguneko alde zaharreko poteoa eta pintxo-tradizioa, eta ezagutu bi museo batean biltzen dituen BIBAT gune kultural paregabea. Hemen, ondarea, kultura eta gastronomia hiriko txoko bakoitzean elkartzen dira.

Erritmoa aldatzeko eta naturarekin bat egiteko, arakatu Arabako hiriburua inguratzen duten bidezidorrak eta hezeguneak. Ibili oinez edo bizikletaz Eraztun Berdean, ikusi aske dabiltzan hegaztiak, eta jakin ezazu zergatik bihurtu den Gasteiz jasangarritasunaren nazioarteko erreferentea, natura eguneroko bizimoduaren parte baita.

Ibil zaitez Gasteizko alde zaharrean barrena, hiriaren historiak bizirik baitirau han.
Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Mundu guztiko karta-bilduma garrantzitsuenetako bat ezagutzera gonbidatzen zaitu Fournier Karta Museoak.
Ibil zaitez aintziretan, ibilguetan eta behatokietan barrena, eta txunditu zaitez zikoinekin, lertxunekin, oreinekin eta beste espezie batzuekin haien ingurune naturalean.
Zeharka ezazu bizikletaz hiria inguratzen duen gerriko natural handia, eta gozatu paisaia, kirola eta iraunkortasuna uztartzen dituen bizipena.
Cargando mapa...

8., 9. ETA 10. EGUNA: BILBO, itsasadarraren eta mendiaren arteko hiri-kultura

Bilboko lehen eguna Artxandako gainean hasten da, hiria, mendiekin duen harremana eta itsasadarraren garrantzia ulertzeko behatoki ezin hobean. Funikularrean jaitsi ondoren, ibilbideak Campo Volantín, Zubi Zuri, Isozaki Dorreak eta Ibaigane Jauregia zeharkatzen ditu, Guggenheim Bilbao Museoraino iritsi arte. Arratsaldean, Abandoibarrak, Deustuko Unibertsitateak, Euskalduna Jauregiak eta Azkuna Zentroak hiri eraldatua, modernoa eta bizitasunez betea erakutsiko dizute.

Bigarren eguna Bilbo historiko eta monumentalenari eskainiko zaio. Begoñako Basilikan hasiko da eguna eta Mallonako Galtzadetatik Alde Zaharrerantz jaitsiko gara. Euskal Museo berrituak, Plaza Berriak, Zazpi Kaleek, Arriaga Antzokiak, Santiago katedralak, San Antonek eta Erriberako Merkatuak hiriaren izaera tradizionala, komertziala eta gastronomikoa ezagutzeko aukera emango digute. Arratsaldean, Zabalgunerako bidean, Kale Nagusia, Plaza Eliptikoa, Arte Ederren Museoa eta Casilda Iturrizar parkea agertuko dira.

Hirugarren egunean itsasadarraren ibilbidea egingo dugu, Bilbok portu- eta industria-iraganarekin duen lotura ulertzeko. Ibilbidea metroz nahiz trenez hurbil daiteke ibaiertz bien arteko loturaren eta Bilboko garapen ekonomiko eta sozialean itsasadarrak duen garrantziaren sinboloa eta Gizateriaren Ondarekoa den Bizkaia Zubiraino.

Bilbo bere behatoki naturaletatik.
Deskonektatzeko leku bat: sar zaitez Bilboko lorategietan.
Bilbo, arkitekturako izen handien arteko ibilbidea.
Arte garaikidearen nazioarteko ikurra baino gehiago da: Bilbo eraldatu zuen ikonoa.
Cargando mapa...