Irisgarritasuna

Destinos Euskadi antolakundeak turismo irisgarri eta inklusiboaren aldeko apustua egiten du, bertako hiri, paisaia, kultura-baliabide eta natura-guneez edonork autonomia eta erosotasun handiagoz gozatzeko aukera izan dezan.

Bilbok, Gasteizek, Donostiak, Zarautzek eta Hondarribia-Irunek etengabe lan egiten dute zerbitzu eta baliabide turistikoen irisgarritasuna hobetzeko, bidaia-esperientzia gero eta erosoagoa, abegikorragoa eta edonorentzat eskuragarriagoa izan dadin ahalbidetzeko.

Ikuspegi unibertsal batetik ulertzen da irisgarritasuna, mugikortasunarekin, ikusmenarekin, entzumenarekin, informazioaren ulermenarekin eta bidaian sor daitezkeen bestelako laguntza-beharrizanekin zerikusia duten gorabeherak kontuan hartuta. Hori dela eta, kultura-gune, ostatu, turismo-bulego, garraiobide eta baliabide interesgarri asko eta asko neurriak hartzen ari dira era askotariko jendeak haietaz goza dezan.

Bisita egin aurretik, baliabide edo jarduera bakoitzaren informazioa kontsultatzea gomendatzen dizugu, eskuragarri dauden irisgarritasun-zerbitzuak ezagutzeko eta zeure esperientzia erosotasun handiagoz planifikatzeko.

Izan ere, edonorekin partekatu nahi dugun esperientzia da gure helmugak aurkitzea, oztoporik gabe eta gozamenerako, autonomiarako eta ongizaterako berme guztiekin.