Turismo arduratsua

Bisita-helmuga bat baino askoz gehiago da Euskadi: nortasun berezia, kultura bizia eta zaindu beharreko ondare natural eta kulturala duen lurraldea da. Bidaia bakoitzak arrasto bat uzten du, eta bisitari garenean hartzen ditugun erabakiek lagundu egiten dute leku hau gaur egun bertan bizi direnentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat berezi egiten duen hori zaintzen.

Hori dela eta, turismo arduratsuaren eredua sustatzen du Euskadik. Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioetan oinarrituta, pertsonekiko, ingurunearekiko eta tokiko kulturarekiko errespetua sustatzen duen ekimena da.

Zure egonaldian zehar, turismo jasangarriagoa lortzen lagun dezakezu, aldea ezartzen duten keinu txikiak eginez.

Arduraz bidaiatzeak esperientzia jatorrago eta aberasgarriago batez gozatzeko aukera ematen du, eta aldi berean, Euskadi helmuga aparta bihurtzen duten paisaiak, kultura eta bizimodua kontserbatzen laguntzen du.

  • Babestu tokiko ekonomia

    Tokiko ekonomiari lagun iezaiozu, bertako produktuak kontsumituz, euskal gastronomia ezagutuz eta tokiko profesional eta gidariak aintzat hartuz.

  • Errespetatu tokiko kultura

    Euskadiren nortasuna osatzen duten ohiturak, tradizioak eta kultura-adierazpenak errespeta itzazu.

  • Zaindu ondarea

    Ondare historikoa, kulturala eta naturala zain itzazu, kontserbazio-argibideei men eginez eta bisitatzen dituzun espazioak arduraz erabiliz.

  • Murriztu zure ingurumen-inpaktua

    Zeure ingurumen-inpaktua murriztu ezazu, baliabideen kontsumoa minimizatuz, behar bezala birziklatuz eta naturan hondakinak uztea sahiestuz.

  • Lehenetsi mugikortasun jasangarria

    Mugikortasun jasangarriko aukerei emaiezu lehentasuna, adibidez, oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egindako joan-etorriak hobetsiz.

  • Sustatu bizikidetza

    Bertakoekin, sektore turistikoko langileekin eta gainerako bisitariekin elkarbizitza eta errespetua susta ezazu, guztiontzako esperientzia positiboak izan daitezen ahalbidetuz.